Bizi-Bizi

Bizi-biziri buruz

Zer da bizi-bizi?

Bizibizi jokoa Euskal tonbolaren barneko joko bat da eta Euskal Tonbola Kontseiluaren egitasmo bat da.

Euskal Tonbolaren mozkinak euskararen normalizazioaren aldeko dinamiketan inbertitzen dira. Hortaz, Euskal Tonbola euskararen aldeko joko dibertigarri eta zirraragarri bat da, euro baten truke milaka eta milaka sari banatzen dituena. Euskara energiaz kargatzen duena.

Gainera, aurten, ohiko sari erakargarriez gain, makina bat berrikuntzekin dator: hil bakoitzaren azken ostiraletako zozketa bereziak, bertako produktuetan aplikatu ahal diren deskontuak… eta noski, Bizibizi jokoa. Joko honen helburua, bakoitzaren ezagutza eta azkartasuna neurtuz ondo pasatzeko aukera eskaintzea da. Honetaz gain norberak horrela nahiko balu sailkapenean agertzeko aukera izango du saltokian elkartzen den kideekin lehia sano eta dibertigarri bat sortzeko eta sari desberdinak irabazteko aukera izateko.

Erabilera baldintzak

Baimenak

Jokalariak baimena ematen dio Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari bere datuen tratamendua eta erabilerarako. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta jokalariak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan. Datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ez den hirugarrenei utziko. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilura jo beharko du. (Martin Ugalde kultur parkea – 20140 Andoain, Gipuzkoa; Tel: 948 638 155 Fax: 943 593051) edota helbide elektroniko honetara: euskaltonbola@kontseilua.eus

Web Orria erabiltzeko baldintzak eta horien onarpena

Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Bizibizi.eus Web Orriaren erabilera.

www.bizibizi.eus web orriaren jabetza Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluarena da.

Kontseiluak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, Web Orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta halaber eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak.

Web Orrira sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, eta kasu guztietan bai sartzerakoan eta bai erabiltzerakoan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Web Orria eta bertako Bizi-Bizi online jokoa, sarrera mugatukoak dira eta beharrezkoa da aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea.

Web Orria eta zerbitzuak zuzen erabiltzea

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Web Orriaren eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber Kontseiluaren eskubideak urratu gabe, herri administrazio edo hirugarrengoen, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

  • Beste erabiltzaile batzuen sarrera Web Orrira edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduketak egitea.
  • Posta elektroniko bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza edo publizitate asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen edo bidean atzematen saiatzea.
  • Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
  • Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea Kontseiluaren edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
  • Web Orriaren bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Web Orriaren bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesteak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
  • Udalaren edo herri administrazioen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
  • Hirugarrengoen informazio konfidentzialtasun eskubidea urratzea.
  • Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.

Edukien industria eta jabetza intelektuala

  • Software guztiaren eta Web Orriaren eduki guztien jabe Euskararen gizarte erakundeen Kontseilua da edo zerbitzu hornitzaileak dira ustiapena Udalari utzia diotenak.
  • Web Orrian agertzen diren Kontseiluaren markak, errotuluak eta logotipoak bereak dira edo haiek erabiltzeko baimena emana du.
  • Web Orrian eskura dagoen softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
  • Erabat debekatua dago Web Orriaren edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedatzea, argitaratzea, erakustea, komunikazio publikoa, edukien eraldaketa, horretarako Kontseiluaren baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
  • Erabiltzaileak hitza ematen du Web Orrian sartuta dauden identifikazio datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko eta copyrighta ere ez.

Hipertestuaren lotura edo esteka politika

Web Orriak izan ditzake loturak beste atari edo Web gune batzuekin. Kontseiluak ez du inolako kontrolik egingo direlako atari edo Web guneen gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Web Orriak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, Kontseiluak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.

Bermerik eta erantzukizunik ez

Kontseiluak ez ditu bere gain hartuko Web Orriaren funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta Web Orria edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak. 

Kontseilua arduratuko da:

  • Web Orriaren eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz Eskura dauden edukien egiatasunaz
  • Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako zer kaltegarririk egon ez dadin.
  • Kontseiluak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta Web Orria eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.

Kontseiluak ez du bere gain hartzen Web Orriaren bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea. 

Era berean Kontseiluak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatze lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik Web Orrian emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.

Informazioa trukatzea edo zabaltzea

Kontseiluak uko egiten dio Web Orriaren bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Web Orriaren bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Erabilera Baldintza hauek herri administrazioek eskainitako zerbitzuen aplikazio esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira. 

Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan Kontseiluaren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, Kontseiluak bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.